We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Maskarak

by Skasti

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €10 EUR

     

1.
Buelta ta buelta ideia berrien bila, paragrafoak, baina, justifikatuta. Betaurrekoen optika lausoaz, hainbat kolore sakrifikatuta. Ez naiz ni izango arima ilunen postontzi hauskorra, funanbulista trakets baten zigor gogorra, orozaleen mende luzeetako zorra, Oker dabilenaren maskorra. Buelta ta buelta ideia berrien bila, paragrafoak, baina, justifikatuta. Betaurrekoen optika lausoaz, hainbat kolore sakrifikatuta. Jolastu gaitezen gu biok mozorroak erantzita amestu izan dudan mundua gainera datorkit eta. Ez naiz ni izango hainbat urtetako ametsen lapurra, dena eman duenaren apurra. Buelta ta buelta ideia berrien bila, paragrafoak, baina, justifikatuta. Mozorroak erantzita gainera zatozkit orain.
2.
Dardara eskuetan, Sua begietan… Izara artean erotzeko ohitura, Ez-ohitura agian. Arnasa lapurtuz ta bihotzak urtuz, elkarren goseaz. Begirada bat mila hitzen truke Ezer esateak Apurtuko luke. Nik zor ohi dizkizudan Hitzok, begirada bat Nik zor ohi dizkizudan Hitzok, iluntasunean. Argia itzalita, arnasestuka, Mundua a(ha)ztuta. Erloju denei orratzak kenduta Izarei lotuta.
3.
Ikastearen dema, mugitu behar hori, mugitu behar horren giltza gu danon hiztegietako berbak salgai jarri nahi dituztenen telefonoetan? Ta bertan egon bagara, leku horietan, nola ez gara ba egongo, orain, etxean. Ene denboraren giltza dimentsio berri horren jaun eta jabe direnek omen dute. Ta esandako leku horiek guztiak salgai jarri nahi dituzte(nen) telefonoetan? Ta bertan egon bagara, leku horietan, nola ez gara ba egongo. Ikastearen demaz, bidaiatzearenaz, harro eta eskertuak. 08.- Arnasa lapurtuz Dardara eskuetan, Sua begietan… Izara artean erotzeko ohitura, Ez-ohitura agian. Arnasa lapurtuz ta bihotzak urtuz, elkarren goseaz. Begirada bat mila hitzen truke Ezer esateak Apurtuko luke. Nik zor ohi dizkizudan Hitzok, begirada bat Nik zor ohi dizkizudan Hitzok, iluntasunean. Argia itzalita, arnasestuka, Mundua a(ha)ztuta. Erloju denei orratzak kenduta Izarei lotuta.
4.
Jendez lehertzear dagoen zelda hontan, inork begiratzen ez duen hontan, bizitzeko argia itzaliz, honek ez du amaierarik. arrazoia zein den esan gabe. Isiltasunak agintzen du parkean, Zuen eztanda oihuka bitartean, Telebista dute entretenitzeko, zentzurik ez duten gauzetan sakontzeko/sartzeko, aspermenarekin bat akabatzeko. Noizbait euren mugetatik irten ginenak, ez dira abesti hontan sartzen denen izenak, ibiltzen ikasten ari ginen gehienak, berriz hastea bezala izan zen dena. Egunak atzeraka kontatzen dituzte zozketaren zenbakia noiz tokatuko zaie? Ez dute izan haurtzarorik, egun bat bizitzeko bakarrik. Has dadila bihotz galduen zenbaketa. Noizbait euren mugetatik irten ginenak, ez dira abesti hontan sartzen denen izenak, Ibiltzen ikasten ari ginen gehienak, berriz hastea bezala izan zen dena. Ez, ez daukate etorkizuna ziurtatuko dieten argia ere; ez, ez dakite itxaropenaren atea irekitzeak merezi duen.
5.
8994 03:44
6.
Euriari mezu bat idaztean, ez ahaztu helbiderik ez duela. Liburutako denboren metrikan, hondarra ta area ez dira berdin! Milaka erreinuren aurrekari, sarraski onartuen gudatoki. Historia eta istorioa ez dira inoiz aretoetan kontatzen! Damu naizen arren, euriak hartu du erabakia: errespeta dezaten orduko antzezleen eszenatokia (x3), bederen, tokia, historian. [Beste zibilizazioei inbidia, kontzeptu gisa.] Baina, hala ere, saiatzen gara mesopotamia hankaz gora jarri zutenak aurkitzen. [Baina, hala ere, aurkitzen saiatzen gara erruki-malkoz bustitako mesopotamia.]
7.
Ta zer 03:27
Zaila egingo zait, adieraztea Begiztatu nuena, azalaraztea Ezaguna zitzaidan mundu batean, zuriz apaindutako ardi beltzen artean. Noiz-behinka oroitzen ditut, nire etsaiak Sutara botarazi die jakin-nahiak. Eta sentitzen dut, baina_esan behar det Ni baino hoberik han ez zegoela ezer. Ta zer. Ziur banaiz hori esateko. Ta zer. Nahi dudan guztia egiteko. Amorruz ta nigan sinistuz, Nahi dudan guztia emateko. Ta zukzer duzu esateko Ziur banaiz hori egiteko. Amorruz , (ta nigan) sinistuz. Eta ni nintzen, bertako errege Ni nintzen, deabru onenaren pare Zuontzat, beste guztiontzat Han ez zer ezer, maskarak besterik ez. Argia ikusten uzten ez zizutenak, Guztiz galduta zeundeten deabru denak Amorrua askatzea ta libre sentitzea, Errazago zuen maskararik gabe zenak.
8.
Sustraiak 04:18
Sutrai ehortziak lurtze hezean zehar, bat eginez gero, ez dute beste inor behar. Gorantz doaz batera, adorez gainera, Hodeien goi-aldera. Irteteko ostera, askatasunera, ametsen lurraldera. Haize lehorrenak zartatzen ditu adarrak, ostuaz hostoak, kenduaz kendu behar dana. Sustraiak du lana, enborraren gaina, bizirik eusten zaina. Lurtze heze hori mugitu da, baina, berbera da sustraia. Lurperatuta bagaude irtengo gara hala ere, ezingo naiz geldi egon. Hodeiak ikusi arte ez dut emango amore, libre izatez gertu nago.
9.
BNL 03:39
Han, argien hirian kontatu zenidan zure oroitzapenek bazutela zugan errealitatea aldatzeko ohitura; keinurik ederrena izango zen hura. Maskaren mundutik elkarre(ki)n mundura... ...salto egin, ilea harrotu, haurtzeindegitik margoak ostu, sekretu bat gorde baduzu, topatu arte alboan izango nauzu. Maskararik gabe, argien hirian, entzun nahi nuena aitortu zenidan: errealitateak, helduen ardurak ez dituzte hilko gure abenturak.
10.
Sarean 02:05
Berriz irekita ditut erortzeko... Bart gauean nire kezkak, berriz ere, sarean.

about

Maskarak 2015 (Elkar)

credits

released December 5, 2015

Grabaketa, nahasketak eta mastering: Elkar estudioa
Soinu teknikaria: Victor Sánchez.
Ekoizpena: Eñaut Gaztañaga, Victor Sanchez, Skasti
Diseinua: Josu Torrealday

license

all rights reserved

tags

about

SKASTI Zarautz, Spain

YE
2018
Rock Alternatiboa

contact / help

Contact SKASTI

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Maskarak, you may also like: