We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

New Age

by SKASTI

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

1.
Txorimaloa 03:44
SKASTI – Txorimaloa Gaur ere ez du txorimaloak hitzik egingo, eta ez da zer kontatu ez daukalako. Gaur ere bakarrik egin beharko du lo, eta ezingo du eskurik mugitu azkurak kentzeko, kentzeko. Azkurak kentzeko! Mugak jartzen dizkigun erregimaren militante sentimentalak izateko ohitura txar hori... apurtzera gatoz. Apurtzera gatoz! Txorimaloa munstro bat da txorientzat, txorimaloa itzala da azaloreentzat. Txorimaloa estatua da zuhaitzentzat, baina protagonista bakarra da kantu honentzat, honentzat. Bihotza saltzean, ez dago atzera bueltarik; aloka daiteke, galtzeko beldurrik gabe.
2.
Izadiari 05:25
SKASTI – Izadiari Zazpi’tan heldu nion egunari, ia beti bezala. Bi aldiz ozen neure buruari, gauzak argitze-aldera: Lehen bi argi, biak kantari; ez dira hil, ez dute indarrik. Ilunpetik datorrenari eskua eman, arreta eskaini. Eguna pasa ahala, mesfidantza; jendea munstro bihurtu da. Zugan jarri dut nire konfiantza; bihotzak eskutik emanda. Lehen bi argi, biak kantari; ez dira hil, ez dute indarrik. Ilunpetik datorrenari eskua eman, arreta eskaini. Gidaririk gabeko desioen plazan, bi irudi bakarti darabilzkit dantzan, eta ez dute izan aukerarik bizitzan. Irudiak hitzak badira, begira: har itzan bi hitz eta josi elkarren segidan, bahituta gera daitezen kaleko musikari xume honen baitan. Ilunpetik datorrenari eskua eman, arreta eskaini. Hitz bat eskuz (e)ta biak utziz, eskutitz bat izadiari.
3.
Banoa 04:58
SKASTI – Banoa Bakardadean, iluntasunean, etorriko denaren itxaropenean… Oihu artean, hotz sabelean, min ematen du argia arnasten denean. Huts da etxea, luze bidea, handitzen geltokien arteko tartea... Malkoak kendu, irria mantendu; zu gabe itzultzeak min ematen du. Urte guzti hauetan jasotako indarrak... kanpokoen penak izan dira nire pena bakarrak. Iluntasunaren kolore denak hartuta, ni ta nire ingurua ikusi d(it)ut askatuta. Orain, banoa argiaz gozatzera; orain, banoa. Bi hamarkada hauetan egindako lanak... herriak hartu izan ditu iraganeko zamak. Gaur arte izandako elkartasuna hartuta haize berri honetan usain garbia garatu da. Banoa bizitza berriz hastera! Herri alargun bat egingo dutela uste badute, oker daude. Errautsetatik jaioko gara gaur ere, etengabe, ta hemen gaude.
4.
Bagdad 04:37
SKASTI – Bagdad Jolasteko betarik izan gabe, beste egun batez preso gaude. Etorkizunerako baimenik ez, orainaren errotik sustraiak moztu dizkigute.... ezer galdetu gabe. Gure historiako bekatu larriek eta multzotan pilatutako harriek min bera egin dezakete, baina, ez dira berdin sentitzen... falta den beso bate(a)n. Gainera, munduaren punta batean zein bestean, ez batak ez besteak, ez dute gauetan berorik ematen. …eta, gaur ere, misil-hotsak izan dituzte, Bagdadeko kaleetan, umeek hizpide. Gaur ere, hesiak urratu dituzte asegabeko irriken kolore ilunez. Nik ez dut ezer egin, ume izan ez besterik.
5.
Oskuro 05:04
SKASTI – Oskuro Ilargi betea den gau ero horietako batean, kale bazter guztiak argiak hartzen dituenean, ez dut eguna nahi, ez dut zure konpainia behar; alaiago naiz gauaz, zure ondoan egon beharrean. Gauak asetzen ‘dit’, gauak gehiago ematen dit. Alaiago naiz nire ondotik joan zinetik, suzko izotzei nire barrena ez emateagatik, askatasuna beste era batean sentitzeagatik... Ta oihu egingo dut, nire arimarengatik, oihu egingo dut. Utzi ni izaten, utzi nia aldarrikatzen; amestu beharrean beste era batera sentitzen, sentitzen...
6.
Ordaina 04:17
SKASTI – Ordaina Orainak eskua luzatzen dizun une hori hartu zazu, eta pentsatu, une batez, oinak lurrean izan behar dituzun ala haizearekin bat hegal egiteko prest zauden. Bost axola behar dizu inguruak, eta bost axola aburuak; aurrera eraman zure nahiak. Nahi zenuen ordaina izan zuen. Nahi zenuen ordainak merezi izan zuen.
7.
Gure Mundua 03:49
SKASTI – Gure mundua Uzten badidazu Armenia, emango dizut Txetxenia. Emaiguzu, bada, Pakistan eta zuentzako Afganistan. ...(e)ta zer egiten duzu Haitin? Egon beharko zenuke Bangin. Lagundu lehertarazten Irak, eta gure kontu Kurdistan. Uranioa uzten badidazu, nik burdina emango dizut. Emaidazu, ba, petroleoa (e)ta gerra gure kontu doa. Guretzat zuen uzta-lanak, zuentzat preso talibanak. Utzi hartzen zuen urreak, (e)ta botako dugu erregea. Gure mundua kendu digute...
8.
Gaupasound 04:48
9.
Outro 03:30

credits

released July 1, 2013

license

all rights reserved

tags

about

SKASTI Zarautz, Spain

YE
2018
Rock Alternatiboa

contact / help

Contact SKASTI

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like SKASTI, you may also like: