1. |
Rosa Parks
03:02
|
|||
ROSA PARKS:
Beti zabiltza egiaren
zure uste-erdiari so
beti berdin, beti bakarrik
hala hezi zintuztelako
Setiatutako beldurrak
ez zaitu bakean utziko
Gerturatzen den guztiari
irain
Espektro zabalagoaren
beharra ageri duzula
etengabe diotsunari
irain
Aukera-sorta berriaren
aurka egin izan duzula
etengabe diotsunari
irain
Rosa Parksen keinua
haintzat hartu gogoratuz gero
mamuak zain
keinu bati zentzua
ukatzen saiatu izan zarenero
lekuaz gain
Irain
|
||||
2. |
Martitz
02:55
|
|||
Ate joka
keinuka
daramagu hainbat urte
baina haiek ez
ez digute uzten sartzen
Kontakizuna
libre denon esku uzten
pasarteak suaren biran
Bi mila ehun eta hogeita bost
bisita gidatua espaziora
ezezagunera
Txikitan, entzunaz omen gara handitzen
handitan, isiltzez pobre egiten gara
baina nik
zera nahi nuke esan
Natiboek nekez ikasiko dute
Martitzen bizitzea zer den
izan ere...
zure planetan bertan
lekuz kanpo sentitzea baino
porrot handiagorik
ez dago
Oroitzapenak
mendien izenak
denak
trenak eraman ditu
|
||||
3. |
Galdu / Irabazi
03:15
|
|||
Arazoei aurre egiteko
ezinbestean behar ninduzula
sinetsiarazi nizun eta
ia gezurrekin...
iragana berreraiki
hotel hartako mahai gainean
etorkizuna desegin
kanpoan zeunden bitartean
Kalte egin dizu
beti irabazteak
Galtzen ari naizen
plazer guztiak
maite dudan horren
orbainak dira
Tentazioei izkin egiteko
borondatea zugan dagoela
onartzea lortu duzu eta
behingoz ekintzekin...
hasi zara konturatzen,
ez dela ia inon irakasten
ez irabazten.
Galtzen...
Gaur
eztanda egin nahi dut
plazerez lehertu
gaur
irabazi gabe
dena lortu
|
||||
4. |
Wasabi
02:58
|
|||
Bizi berri ditugun
argi-ilunetaz harro gaude
iraganeko minei
ezintasunei
kaso askorik egin gabe
Zorionez, ordea
txiki zara, maitea
zinez txiki zara, maitea
baina azken unean
zure azken aleak
aise igaroko du bahea
|
||||
5. |
H2O
03:23
|
|||
Urlaster batek
harritu zaitu
ustekabean
hartu baitzaitu
zurrunbiloak
Korronteak
eraman zaitzan
utzi behar
zerbait berria
sentitu ahal
izatearen
truke hutsean
Eta barre egingo luke ozen euriak
gure mesedetan erortzeari
utziko balio...
zenbat balio du euriak?
Haiek ez dira
ni banaiz
hainbat erreka
urjauzi ta ibai
bezalakoa;
azal ta errai
Mamia bera
norberarena
urgora dago
ustezko irturbutik
diotena baino
harago
Eta barre...
|
||||
6. |
Geiser
03:56
|
|||
Inguru arrotz
arrotz bezain hotz
batean nago
Krater ta tontor
oasi gazi
geiser, urjauzi...
lur hauetatik
ez dabil inor
Sarerik gabe
sarerik gabe
hondar-ekaitza
gugana dator
Ez sareaz, ez
estalduraz, ez
estaltzerik ez
ez larritu
Esan nizun moldatuko nintzela
esan nizun ikasiko nuela
ihes egiten
Lortu behar dut lor
ez nadin eror
bidean galdu
ez dadin inor
Babesleku bat
eskura daukat
mugetatik at
hitzok ditut:
Esan nizun...
|
||||
7. |
Tutivillus
03:14
|
|||
Astegun bakartia zen
teilatuan elkartu ginen
deabrua zirikatu nuen
hilezkor bilakatzeko
Hilezkorra naiz
hilezkorra naiz
deabruak esan du
Hilezkorra naiz
azkenean
hilezkorra naiz
boterea daukat
beraz, obeditu
deabruak hala nahi du
Beste egun bakarti bat zen
dantza-pistan elkartu ginen
deabrua iraindu nuen
lehen nintzenera itzultzeko
Hilezkorra naiz...
|
||||
8. |
Horma-irudia
04:02
|
|||
Pentsa lotan zaudela
zure ametsen esklabu
eta lotzen zaituzten hariak
ezin eten ditzake zoriak
Korapilo berri bat
duzu barnealdean
ikarak hartu zaitu
atzo bezala
Baina halako batean
uste ez zenuenean
begiak zabaldu eta
norbait duzu gainean
Ez egin indarrik
ez egin oihurik
Besotik tenk
egiten zizuten
haien aurpegiek
betetzen dute horma-irudia
Ez esan inori
ez berriz erori
Burutik ken
ezin dituzuen
haien aurpegiek
apaintzen dute horma-irudia
Esaldi errepikakorregia
|
||||
9. |
Black card
02:10
|
|||
Boterea ez duenak
atsedenik ez duela
onartzen ez duenak
atsedenik ez du eta...
diruak dena eros dezakenetik
dena egiteko prest zaude hargatik
boterea ez duenak
atsedenik ez du eta...
hura erosteko prest zaude ordutik
diruak dena eros dezakenetik
Gehietan
okerreko eskuetan
egoten da boterea
diruak dena eros dezakenetik
|
||||
10. |
Sixty seven
02:11
|
|||
Hemen naukazu
berriro zure aurrean
Hemen naukazu
ez galdu aukera
Hurbildu zaitez
gurea armastera
Hurbildu zaitez
besterik ez daukazu zuk
Besterik nahi al duzu
erreko zaitut
Goazen hau nahastera
urtuko zaitut
gauetik goizera
Egunsentian
berriz galdu zaitut
erreko zaitut
Hitzak begiekin lotu
esatekoak esateaz ez ahaztu
Esandakoak damuaz ez zapaldu
Elkarren desioak
gelditzerik ez du
badakizu
Hemen naukazu...
|
||||
11. |
Bi
03:31
|
|||
Ulergaitzak izan gaitezke
ideiak gurutza daitezke
norabide infinituetan
hitz hauen korapiloetan
Ezinezkoa izan daiteke
bideak egin litezke
edozein bide banatzean
uste ez dugunean
gu biok elkartzean
gure bidegurutzean
Gu bion ertzetik aterata
aske bizi sekretu agerienetan
Arrazionalen mendean
irrazionalen menpean
oroitzapenak datozenean
zentzua bilatu nahian
zentzurik ez dutenean
zentzua galdu denean
Gu bion…
|
||||
12. |
Make Razor Great Again
03:01
|
|||
Ametsetako urazalean
ideia guztiez lotuta
irtenbiderik ez daukaten
erantzunez itota
itota
Plazeraren azalean
ezezagunen oinazean
mendekuaren hasieran
gorrotoaren amaiera
amaiera
Lau pareten presoa
taupada azkarren pausoa
ate itxien menpean
itxaropenaren leihoan
amaieran
itota
|
||||
13. |
Slow Funk
03:34
|
|||
Ez jarri alferrikako apaingarririk
beharrik ez duen azken maisu lanari
atzetik aurrera sortutakoa
beti ezti
Ez jarri alferrikako apaingarririk
aurretik esandako guzti-guztiari
atzetik aurrera sortutakoa
abestutakoa bere horretan utzi
Momentuak berak egiten du
badakizu
errazagoa zer esan
esandakoa zinez berezi
Tabernetan
tabernetan, egun
ezer esango ez bagenu
igande gauetan
Itzultzeaz
diodanari
amets bat dario
itzultzeko
itzultzeko berriz egindako
abesti orori
amets bat dario
itzuli eta gero
gurpilak zentzua hartzen du berriro
|
Streaming and Download help
If you like SKASTI, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp